‘The human tower’ filman Txile, India eta Herrialde Katalanetako hiru balentria ageri dira.
“Elkarren laguntzagaz zeinen gora ailegatu gaitezkeen”. Mezu hori erakutsi gura izan dute Ram Devineni eta Cano Rojas zuzendariek. Sortzaileen berbetan, “pasioari eta ausardiari buruz” diharduen lana da The human tower, 74 minutuko dokumentala.
Apirilaren 19an, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean emango dute The human tower. Hilean Behin zikloaren barruan antolatu dute emanaldia.
Castellers-ak erakusten dira dokumentalean, giza dorreak, munduko hiru txokotan: Vilafranca del Penedesen (Herrialde Katalanak), Santiagon (Txile) eta Mumbain (India).
Batetik, Indiako Dahi Handi jaialdian, munduko giza dorre handiena eraiki gura duen gizon taldea ageri dira filman. Bestetik, ikus daiteke Herrialde Katalanetako 400 urteko tradizioagaz zelan jarraitzen duen Vilafranca del Penedeseko taldeak, gizon, emakume eta umeek osatuak. Azkenik, Txileko Santiagon, kulturen arteko Valparaiso jaialdian lehenengoz zazpi mailako dorrea osatzea helburu duen taldea ere agertzen da dokumentalean.