Liburuaren eguna eta liburutegiaren urteurrena ospatzeko, lehiaketa

Anboto 2012ko mar. 30a, 09:34

Apirilaren 23ko Liburuaren eta Egile Eskubideen egunaren bueltan antolatu dute, Elorrioko liburutegian lehiaketa. Gainera, orain bost urtetik Iturri kultur etxean dagoen liburutegiaren 45. urteurrena ere ospatuko dute ekimen horregaz

Apirilaren 23ko Liburuaren eta Egile Eskubideen egunaren bueltan antolatu dute, Elorrioko liburutegian lehiaketa. Gainera, orain bost urtetik Iturri kultur etxean dagoen liburutegiaren 45. urteurrena ere ospatuko dute ekimen horregaz.

 

Elorrioko Liburutegiaren historiagaz loturiko galdetegia erantzun beharko dute, apirilaren 23 baino lehen, lehiaketan parte hartzea gura dutenek.

 

Liburutegitik proposaturiko galderei erantzun zuzen gehien ematen dizkietenek, bi lagunentzako afaria, antzerkirako eta zinemarako bina sarrera, eta Elorriori buruzko liburu sorta jaso ahalko dituzte.

 

Ipuin kontalaritza saioa antolatu dute, Liburuaren nazioarteko egunaren bueltan, baita, iapirilaren 20rako. Adi, ipuinak! saioa eskainiko du Todo a Cien antzerki taldeak.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!