Liga irabazi ostean, Elorriok Bizkaiko txapelketa gura du

Anboto 2012ko api. 2a, 08:18

Gaztetxoen taldeak apirilean ekingo dio Bizkaiko finalera heltzeko azken faseari

Gaztetxoen taldeak apirilean ekingo dio Bizkaiko finalera heltzeko azken faseari.

 

Elorrioko hiru ikastetxeren artean antolatutako Elorrio futbol taldea ligako txapeldun izan da eskola kirolean, B2 multzoan. Horregaz, Bizkaiko txapelketa jokatzeko aukera ere lortu dute, eta apirilaren 21ean ekingo diote finalera sailkatzeko azken fase erabakiorrari.

 

Denboaldi borobila osatu dute. Liga osoan lau puntuk bakarrik ihes egin diete: berdinketa eta porrot bana. Gainerako hamahiru neurketak irabazi egin dituzte. Multzoko bigarren talderik golegileena ere izan dira, 78 golegaz, 80 sartu dituen Derioren atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!