Igoera postuan geratzeko Elorriok puntu bat behar du errugbian

Anboto 2012ko mar. 30a, 08:16

Asteburu honetan amaituko du Elorrio Rugby Taldeak igoera fasea. Lehenengo hiru sailkatuak mailaz igotzeko azken faserako sailkatuko dira eta une honetan elorriarrak dira hirugarren Errioxari lau puntuko aldea aterata

Asteburu honetan amaituko du Elorrio Rugby Taldeak igoera fasea. Lehenengo hiru sailkatuak mailaz igotzeko azken faserako sailkatuko dira eta une honetan elorriarrak dira hirugarren Errioxari lau puntuko aldea aterata.

 

Ondorioz, Irun bigarren sailkatuaren kontra, gutxienez puntu bat lortzen ahaleginduko dira asteburuan.
Azken fasea jokatu eta irabaziko balute ere, beharbada mailaz ez igotzea erabakiko du Elorriok. Goragoko mailan aritzeko hainbat baldintza bete behar dira eta horiei aurre egiteak merezi dien edo ez pentsatu behar dute oraindino.

 

Gertatzen dena gertatzen dela, elorriarren denboraldia gogoratzekoa izango da: “Talde moduan funtzionatu dugu eta konpromiso handia egon da denon aldetik”, azpimarratu du Urdin Ugarte entrenatzaileak.
Bestalde, aste honetan Elorrioko errugbi taldeak 500 jarraitzaileren kopurua lortu dute sare sozialetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!