Aste Santuan gaztetxoen aisialdian dagoen hutsuneari aurre egin asmoz, Kirol Astea antolatu du Elorrioko Udalak, apirilaren 10etik 13ra
Sei urtetik aurrerako gaztetxoei bideratuta dago eta honako kirolak praktikatuko dituzte: igeriketa, herri-kirola, pilota, eskalada, arku-tiroketa, txirrindularitza, xakea, errugbia eta areto futbola.
Doako ekimena da eta izena emateko epea martxoaren 29an amaituko da, Iturri kultur etxean. Udalak herriko hainbat kirol talderen laguntza jaso du antolaketarako.