Elorrion estreinatuko du 'Al amanecer... seguir soñando' Doctor Deseok

Anboto 2012ko mar. 12a, 08:21
Baga-Biga disketxeagaz kaleratu du lan berri hau talde bilbotarrak. Lehenengo zuzenekoa martxoaren 16an izango da, Arriola antzokian

Baga-Biga disketxeagaz kaleratu du lan berri hau talde bilbotarrak. Lehenengo zuzenekoa martxoaren 16an izango da, Arriola antzokian.

 

Doctor Deseo talde bilbortarraren kanta berriak, lehenengoz, Elorrioko Arriola antzokian eskainiko dituzte zuzenean: martxoaren 16an, 22:30ean. 

 

Al amanecer... seguir soñando izenburua dauka Doctor Deseo taldeak Baga Biga disketxeagaz kaleratu duen diskak, ibilbideko hamahirugarrenak.

 

“Formatu intimo, magiko eta berritzailean” eskainiko dituzte diskoa aurkezteko kontzertuak, taldearen webgunean aurreratu duenez. Zuzeneko horietan, “beste behin ere moldeak hautsi, eta lankidetza ugari” izango dituztela iragarri du taldeak: hari-instrumentuak, saxoa, klarinetea, flauta doinuak izango dira, esaterako, Elorrioko Arriolako lehenengo kontzertu horretan entzungai. Bost musikarik inguratuta jardungo du birako zuzenekoetan

 

Francis abeslariak

“Antzoki enblematikoetan bira esklusiboa burutzeko” pentsatu dute diskoa, taldeak azaldu duenez. Martxoan Bilbon eta Donostian, eta apirilean Bartzelonan joko dute, esaterako.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!