El Salvadorreko historiari buruzko 'El cielo abierto'

Anboto 2012ko mar. 8a, 08:38

1980ko hamarkadan hil zuten Oscar Arnulfo Romero apaiz iraultzaileari buruzko pelikula, Elorrioko Iturrin

1980ko hamarkadan hil zuten Oscar Arnulfo Romero apaiz iraultzaileari buruzko pelikula, Elorrioko Iturrin.

 

Gaurko Elorrioko \'Hilean Behin\' jaialdiaren emanaldian eskainiko dute, 19:30ean hasita, Iturri kultur etxeko areto nagusian, Everardo Gonzalezek 2010ean zuzenduriko El cielo abierto.

 

1980ko martxoaren 24an meza ospatzen zebilela, El Salvadorren hil zuten Oscar Arnulfo Romero apaiza ardatz, biolentzia politikoaren eta giza eskubideen urraketaren kontrako borrokaren kontakizuna da dokumentala.
Ondoren etorriko zen hamar urte baino gehiagoko gerra zibilaren iragarle izango zen abadearen hilketaren gertakizunaren inguruan sortutako lana da, beraz, Hilean Behin zikloan martxoan emateko aukeratu dutena.

 

Ertameriketako herrialde hartan pobreziak eta errepresioak eragindako injustiziak salatu zituen elizgizonaren figuraren gaineko lana da El cielo abierto

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!