Domekan mendi bizikleta ibilaldia egingo dute Elorrion

Anboto 2012ko ots. 3a, 08:48

29 eta 18 kilometroko ibilbide biez gainera, gaztetxoentzako beste bat prestatu dute

29 eta 18 kilometroko ibilbide biez gainera, gaztetxoentzako beste bat prestatu dute.

 

Elorrioko Txirrindulari Elkarteak XIII. Mendi Bizikleta Martxa ibilaldia antolatu du domekan.  Lasterketa 10:00etan hasiko dute Herriko Plazan, eta ibilbide bi prestatu dituzte: 29 eta 18 kilometrokoak. Gaztetxoentzako zazpi kilometroko beste ibilbide bat ere prestatu dute.

 

Izen-ematea 09:00etan hasiko da, plazan bertan. Federatuentzako euro bi da izen-ematea, eta federatu bakoentzako 14 euro, lizentzia eta eguneko asegurua izan dezaten. Dutxak eta bizikletak garbitzeko guneak egongo dira, eta ondoren jan-edana banatuko dute parte-hartzaileen artean.

 

Ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenek 900 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute.Besteak beste, Betsaidetik igoroko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!