Hiru film indarkeria matxistaren aurkako zinemaldian

Anboto 2012ko ots. 20a, 09:35

Udalak Mugarik Gabe GKE-rekin elkarlanean antolatuta, hiru film emanaldi eskainiko dituen zinema zikloa burutzen dihardute Elorrioko Iturri kultur etxean.

Udalak Mugarik Gabe GKE-rekin elkarlanean antolatuta, hiru film emanaldi eskainiko dituen zinema zikloa burutzen dihardute Elorrioko Iturri kultur etxean.

 

Biolentzia matxistaren gaia jorratzen duten hiru film eskainiko dituzte, eta aditu banak gidatukoriko solasaldian batuko dira parte hartzaileak, ondoren.

 

Nagore Tabernaren Nagore filma eman zuten joan zen egueneko jaialdiaren lehenengo hitzorduan, eta telebistak emakumeen gorputzaz egiten duen erabilerari buruzko Lorella Zanardoren Il corpo delle done izango da, otsailaren 23an, 19:00etan hasita ikusgai. Pantojismo dokumental laburra eskainiko dute, egun horretakoa amaitutzat emateko.

 

El Savador-eko hainbat elkarte feministetako emakumeek sorturiko Una de tantas dokumentala da zikloaren barruan eskainiko duten hirugarren filma: martxoaren 1ean ipini dute hitzordua, eta Mugarik Gabe GKEko Joana Etxanok gidatuko du ikustaldiaren osteko solasaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!