'Lotsakizunaren harresiak' Sonia Ruedaren lana, Iturrin

Anboto 2012ko ots. 18a, 09:20

\'Pertsonen mugimendu-askatasunerako oztopoei\' buruzko lanak erakutsiko ditu Ruedak

“Pertsonen mugimendu-askatasunerako oztopoei” buruzko lanak erakutsiko ditu Ruedak.

 

Elorrioko Iturri kultur etxean, martxo hasierara arte egongo da zabalik Sonia Rueda argazkilariaren Lotsakizunaren harresiak izeneko artelan bilduma.

 

Internetean nabigatzen zebilela sortu zitzaion argazki bilduma hau osatzeko gaia; “pertsonen mugimendu askatasunerako oztopoak eragiten dituzten munduko gatazka guneetako hogei harresi fisiko batzen dituen mapa topatzean”, egileak dioenez .

 

Hortik abiatuta, “dokumentazio eta gogoeta aldi bati” ekin zion Sonia Ruedak, eta erakusketa honetan islatu ditu.
“Historian zehar hainbat bider gertatu denez”, dio Ruedak, “gai sozial bat aldarrikatzeko bide legez erabili du artistak artea”.

 

Argazki erakusketaren aurkezpen orrian artistak aurreratzen duenez, proiektuagaz jarraitzeko “behin betiko egitura fisikoetan” gauzatu gura ditu Iturri kultur etxeko irudiak.

 

Ordenagailuagaz tratatutako argazki digitalak dira bilduman batutako argazkietako zenbait, eta harresien irudietatik sortutako collage-ak dira beste batzuk. Besteak beste, argazkien bereizmenagaz jokatzen du artistak.
“Lozorroan dauden kontzientziak astintzea” da, Sonia Ruedak azaldu duenez, erakusketa hau osatzeko arrazoia. “Gure gizarte honetan bidebakokeria sozialen kontrako txertoa hartuta bizi garela ematen baitu”, artistaren berbetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!