'Ortzemugak begietan' diskoaren birako azken zuzenekoetako bat

Anboto 2012ko ots. 14a, 08:20

Otsailaren 17an, 22:30ean hasita jardungo du Ken Zazpi boskoteak Elorrioko Arriolan

Otsailaren 17an, 22:30ean hasita jardungo du Ken Zazpi boskoteak Elorrioko Arriolan.

 

Otsailean eskainiko dituzten biak iragarri ditu taldeak 2010ean disko berria kaleratu zutenetik burutu duten birako azken kontzertu moduan: Elorrion otsailaren 17an eskainiko dute kontzertua, eta Zarauzko Polikiroldegian 25ean.

 

Euskal Herrian grabatu eta Los Angelesen nahastu eta masterizatu zuten diskoa, Ortzemugak begietan izenagaz 2010ean kaleratu zutena, aurkeztuko dute, otsailaren 17an, Elorrioko Arriolako kontzertuan.

 

Eñaut Elorrieta gitarra eta ahotsean, Igor Artzanegi baxuan,  Beñat Serna gitarran, Jon Fresko baterian eta Iñaki Zabaleta trikitixagaz eta pianoagaz dira diskoko kantak zuzenean eskaintzera etorriko direnak.

 

Ken Zazpiren seigarrena den Ortzemugak begietan disko horretan Joseba Sarrionandia, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Julen Gabiria eta Uxue Alberdiren kolaborazioagaz egindako kantak bildu zituzten, besteak beste. Horiek zein taldearen kanta ezagunak izango dira entzungai Elorrion. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!