Iruñea, Castro eta Valladolidera lehenengo sariak

Anboto 2012ko ots. 6a, 11:40
Iruñeako Class taldeak jaso zuen zapatuko Elorrioko Arriolako dantza lehiaketako Street modalitateko lehenengo saria, eta Castro eta Valladolideko taldeei eman zien epaimahaiak Jazz Funk eta Breakdance modalitateetako sari nagusiak

Iruñeako Class taldeak jaso zuen zapatuko Elorrioko Arriolako dantza lehiaketako Street modalitateko lehenengo saria, eta Castro eta Valladolideko taldeei eman zien epaimahaiak Jazz Funk eta Breakdance modalitateetako sari nagusiak.

 

Hamasei taldek eman zuten aurrez Aka Dantz lehiaketan parte hartzeko izena, baina eguraldiagatik talde bik ezin izan zuten Elorriora ailegatu. Hiru minutuko koreografia bana aurkeztu zuen talde bakoitzak, bete-bete egin zen Arriola antzokiko oholtzan.


“Lanen kreatibitatea, musikaren originaltasuna, dantzaren kalitatea eta talde lana” kontuan hartuta banatu zituen epaimahaiak, hiru modalitatetan, 300 euroko lehenengo saria eta 150eko bigarrena.

 

Bestetik, Iruñeako Delirium Tremens, Zaragozako Born Free, eta Bilboko Alehop taldeek irabazi zuten Aka Dantz lehiaketako sari berezia: apirilaren 21eko Bilboko BreakOnStage jaialdian parte hartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!