Elorrioko Buskantzak azken hamabi puntuetatik bederatzi batu eta jaitsiera postuetatik irtetea lortu du.
Azken asteetan Santurtzitik eta Donostiatik hiru puntuak ekarri ditu, eta etxean Sasikoaren kontrako derbia irabazi du. Naturgasen kontra ere punturen bat batzeko zorian egon zen. Asteburuan Zarautz azkenaurrekoa bisitatuko du. Areto futboleko hirugarren mailan Mallabia Hierros Servando dute oraindik ordezkaririk onena.