Kanpoko lehen garaipenaren bila Elorrio

Anboto 2012ko ots. 1a, 08:47

Elorriok etxetik kanporako lehen garaipena lortu gura du asteburuan Sodupen

Elorriok etxetik kanporako lehen garaipena lortu gura du asteburuan Sodupen.

 

Etxean sendo dabiltzan moduan (porrot bakarra Getxo liderraren aurka), kanpoan puntuak batzea kostatzen ari zaie: bost berdinketa eta lau porrot. Golik gutxien sartu duten taldea da Elorrio (13 gol 18 partidutan), baina baita gutxien jaso duen bigarrena ere (12).

 

Ohorezko mailan estreinako urtea dutenez, nota onagaz amaitu dute lehen itzulia, jaitsiera zazpi puntura dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!