Hamasei talde kale dantzen Elorrioko Aka Dantz lehiaketan Arriolan

Anboto 2012ko ots. 1a, 08:41

Otsailaren 4an, 18:00etatik aurrera, Elorrioko Arriolan burutuko dute Aka Dantz lehiaketaren laugarren edizioa

Otsailaren 4an, 18:00etatik aurrera, Elorrioko Arriolan burutuko dute Aka Dantz lehiaketaren laugarren edizioa.

 

Dantza garaikidearen hainbat modalitatetan jarduten duten dantzarien lehiaketa hartuko du, laugarren urtez, Elorrioko Arriola antzokiak, otsailaren 4an 18:00etatik aurrera.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, zortzi taldek eman dute lehiaketaren Street modalitatean parte hartzeko izena: Iruñea, Elgoibar, Castro, Valladolid, Donostia eta Bilboko taldeak dira, eta house, new style, hiphop, edo popping dantzakera eskainiko dituzte. Jazz funk estiloa jorratzen duten lau talderen lana ere ikusgai izango da, baina, Arriolan bihar; eta Gasteiz, Zaragoza, Madrid eta Valladolideko lau talde lehiatuko dira, bestalde, Breakdance-an.

\"\"

 

Hiru minutuko koreografia bana aurkeztuko du lehiaketara parte hartzen duen talde bakoitzak biharko hitzorduan.
Modalitate bakoitzeko epaimahai adituak “lanen kreatibitatea, musikaren originaltasuna, dantzaren kalitatea eta talde lana” hartuko ditu kontuan, besteak beste, lehiaketako sariak banatzerako orduan. Hiru modalitatetan, 300 euroko lehenengo saria eta 150eko bigarrena eskainiko ditu antolakuntzak, eta BreakOnStage-n parte hartzeko sari berezia ere bai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!