Euskal ligako lehenengo fasetik lider moduan sailkatu ondoren, bigarren faseari porrot bategaz ekin dio Elorrio-Parra Taberna Rugby Taldeak. Etxean 10-12 galdu zuten Universitario Bilbao taldearen kontra.
Hala ere, zazpi puntu baino gutxiagoko aldeagaz galdu dutenez, puntu bat batu du Elorriok. Beste partidetan Getxo Artea eta Zaisa Irun taldeek irabazi zuten, eta eurak dira liderrak Bilbogaz batera.