Urtarrilaren 12an, 19:30ean, Iturri kultur etxean eskainiko dute Hilean Behin dokumentalen zikloaren barruko 2012ko lehenengo emanaldia.
Egipto eta Frantziako ekoizleen lana da \'Tahrir 2011 ¿Como se gesta una ravolución?\' dokumentala, Tamer Ezzat, Aiten Amin, eta Amr Salama egipziarrek zuzendurikoa.
Orain urtebete, 2011ko urtarrilaren 12an, Cairoko Tahrir plazan "injustiziaren, pobreziaren eta ustelkeriaren kontra" abiatutako mobilizazioak dira dokumentalaren haria: hamazortzi egunetan 30 urteko gobernu totalitarioagaz amaitu zuen herritarren mobilizazioa kontatzen du dokumentalak.