Asteburu honetan eta abenduaren 23an eta 30ean izango dira \'Kantoria\' jaialdiko Euskal Herriko bost abesbatzen emanaldiak.
Abenduko azkeneko asteburu bitan burutuko dute ‘Kantoria’ izenagaz antolaturiko abesbatzen jaialdia, Elorrion. Christina Meissner eta Julia Palaoren biolontxelo kontzertuak zabalduko du jaialdia, gaur 20:00etan, San Anan, eta beste bi emanaldi ere izango dira asteburu honetan.
Durangaldeko abesbatza bik eskainiko dute, besteak beste, abenduaren 17an eta 18an emanaldia: Durangoko Bogoroditsie ganbara-abesbatzak Arriola antzokian eskainiko ditu bihar, 20:00etan hasita, hastapenetatik ikertzen eta zabaltzen jardun duen autore berrien lanak. Jaialdiko herriko Berrio-Otxoa abesbatzaren eta Leioa eta Mungiako abesbatzen eguna izango da, bestetik, domekakoa; San Anan jardungo dute, 19:00etan.
Jaialdiaren bigarren asteburuan, Errenteriako Landarbaso eta EAEko hiru herrialdeetako kideek osatzen duten Vocalia taldeak izango dira abesbatzen Elorrioko jaialdira gonbidatuak. Baeaz beste, 29 urte dauzkaten 49 abeslarik osatzen dute Landarbaso taldea, eta 25 musikari profesionalek Vocalia. Abenduaren 23an, 20:00etatik aurrera jardungo du Landarbasok Arriola antzokian, eta Elorrioko Basilikan, 30ean, Vocalia taldeak.