Elorrioko Argazki Taldekoen lanak Iturrin

Anboto 2011ko abe. 19a, 09:22

Abenduaren 23 arte, Elorrioko Iturri kultur etxean izango da herriko argazki taldeak antolaturiko erakusketa. Taldeko argazkilarien lanekin osatu dute bilduma.

Abenduaren 23 arte, Elorrioko Iturri kultur etxean izango da herriko argazki taldeak antolaturiko erakusketa. Taldeko argazkilarien lanekin osatu dute bilduma.

 

Elorrioko Argazki Taldeak ohitura duenez, taldeko kideei gaia emanda egindako argazkiak dira Iturri kultur etxean ikusgai ipini dituztenak: "gorria" kontzeptuak argazkilari bakoitzari iradokitakoa erakusten dute erakusketako lanek.

 

Hamasei argazkilariren hogeita bederatzi argazkik osatzen dute erakusketa. Abenduaren 23 arte, 09:30etatik 20:00etara, Iturri kultur etxeko erakusketa gelan egongo dira lanok ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!