Eguenean, urteko azkeneko dokumentala

Anboto 2011ko abe. 14a, 08:03

Hilero legez, Elorrioko Iturri kultur etxean izango da Hilean Behin-go zita

Hilero legez, Elorrioko Iturri kultur etxean izango da Hilean Behin-go zita.

 

XX. mendeko modaren, artearen eta kulturaren aitzindaria izan zen Vidal Sasson ile-apaintzailearen inguruko lana da Vidal Sasson: artaziekin mundua aldatu zuen gizona izenburua daramana. Abenduaren 15ean, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean emango duten dokumentala.

 

Dokumentalaren aurkezpen orrian esaten denez, “Vidal Sassonen 80 urteko iraultza sozial, kultural eta sexuala” jasotzen duen lana da Craig Teper-ek zuzendu eta 2010ean AEBetan ekoitzi zutena.
Elorrioko kultur eskaintza alternatiboa ugaritzeko helburuz ipini zuten orain urte bi Hilean Behin dokumentalen zikloa martxan. Elorrioko Iturri kultur etxean, Europan ekoitziriko dokumental bat eskaintzen dute hilero, 2009an ekimenagaz bat egin zutenetik. Aldi berean 44 hiri eta herritako hainbat zinema aretoetako pantailetan eskaintzen dira gai sozialak lantzen dituzten dokumentalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!