Zineuskadi elkartean batu dira zortzi herri, tartean Elorrio

Anboto 2011ko abe. 11a, 09:01

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ibaia eta EPE-APV ekoizleen elkarteek sortu dute Zineuskadi elkartea. Oraingoz, Gipuzkoa eta Bizkaiako zortzi herrik egin dute elkarteagaz bat; tartean, Elorriok

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ibaia eta EPE-APV ekoizleen elkarteek sortu dute Zineuskadi elkartea. Oraingoz, Gipuzkoa eta Bizkaiako zortzi herrik egin dute elkarteagaz bat; tartean, Elorriok.

 

Eguaztenean aurkeztu zituzten elkartea eta bere helburuak: Blanca Urgell kultura sailburuak azaldu zuenez, EAEko “ikus-entzunezko sektorearen garapenean laguntzea eta enpresak zein profesionalak bultzatzea” da helburua.

 

\"\"

 

Herrietako aretoen digitalizaioa

 

Zineuskadiko Mikel Toral presidenteak aurkezpenean aipatu zuenez, “gertueneko, herrietako zinema aretoen digitalizazioa da proiektu honetan giltzarria”.

 

Areto komertzialetan lekua egitea oso zail izaten dutela ekoizleek azpimarratu dute ekimenaren bultzatzaileek, eta arazo horri irtenbidea emateko sortu dutela, besteak beste, elkartea.

 

Blanca Urgellek azaldu zuenez, departamentuaren 120.000 euroko diru-laguntza jaso du proiektuak. Aretoen sarea sortzera bideratuko dituzte 52.000. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!