Hamabost partaidek jardun zuten, azaroaren 12an, Udalak eta Iturrizoro elkarteak antolaturiko aire libreko margo lehiaketan parte hartzen, Elorrion.
Urarkan zehar paseoan lana burutu zuen Jose Miguel Arranz margolariak jaso du, lehiaketaren 600 euroko lehenengo saria. Leticia Gaspar-en Udazken bitxia lanari eskaini diote 400 euroko bigarren saria, eta Eduardo Alsasuaren Reflejo amarillo lanak, 300 euroko hirugarrena.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bestalde, hutsik geratu da lehiaketan herriko saria, eta Alipio Ruano margolariaren Kondekuatik koadroak jaso zuen 250 euroko akzesita.