Azaroaren 11n eta 12an burutu dute 24 Ordu Digitalean lehiaketaren seigarren edizioa, Elorrion. Elorrioko Ikusi Makusi taldearen \'Bosgarren elementua\' lanari eman dio, epaimahaiak, lehenengo saria.
Guztira hamabost taldek eman zuten film laburren lehiaketan parte hartzeko izena, eta, epaimahaiak emandako gaiekin hamahiruk amaitu eta aurkeztu zuten lana hogeita lau orduan.
Zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldian eman zituzten lau sariak geratu dira aurten, Durangaldean: Atxondoko Katiuska Filmak taldeak aurkezturiko Bueltaka-taka lanak jaso zuen bigarren saria; Durangoko German-ek aurkezturiko Antiorgásmico lanak hirugarrena; eta Maritalavista elorriarren Nik ez dakit oso ondo zenbat joan ziren mendian gora film laburrak laugarrena.