Sei kontzertu Jazz Blues Jaialdiaren hamabigarrenerako

Anboto 2011ko aza. 15a, 08:49

Portalekua tabernan eta Ateneoan izango dira Elorrioko XII. Jazz Blues Jaialdiaren barruko sei emanaldiak

\"\"Portalekua tabernan eta Ateneoan izango dira Elorrioko  XII. Jazz Blues Jaialdiaren barruko sei emanaldiak.

 

Hamabigarren urtez ospatuko dute Jazz Blues Jaialdia, hil honen bi asteburutan, Elorrion. Arriola antzokian antolatu dute sei zuzeneko jasotzen dituen egitaraua, eta Portalekua tabernan eta Ateneoan izango dira sei kontzertuak.

 

Jaialdiaren ohiko filosofiagaz,  Durangaldeko zaleei jazz eta blues doinu ahalik eta aukerarik anitzena eskaintzea da helburua: Euskal Herrian musikaren alor horietan pil-pilean dagoena zein beste herrialde batzuetan jaiotako sorkuntzak dakartzate.

 

Jazz eta Blues Jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartuko duten sei taldeetatik hiru dira Euskal Herrian sorturikoak. Belceblues hirukote bergararrak jardungo du, azaroaren 17an, Portalekua tabernan; Gasteizko The Hot Wok-ek azaroaren 18an; eta Dynamic Triok azaroaren 24an.

 

Inglaterratik, Danimarkatik eta Belgikatik etorriko dira beste hiru musika talde, gainera, Arriolako XII. Jazz Blues Jaialdiaren barruan, Ateneoan zuzenekoak eskaintzera: Sons Of The Delta taldeko blueslariak, Carl Whinther piano-jolearen inguruan sorturiko jazzlari hirukotea, eta Lightnin’ Guy & The Mighthy Gators blues taldea.

 

 

 Datak

  • Belceblues,
    azaroaren 17an, 21:00ean, Portalekuan
  • The Hot Wok, 
    azaroaren 18an, 22:30ean, Ateneoan
  • Sons Of The Delta, azaroaren 19an, 22:30ean, Ateneoan
  • Dynamic Trio , 
    azaroaren 24an, 22:00etan, Ateneoan
  • Carl Winther Trio
    azaroaren 25ean, 22:30ean, Ateneoan
  • Lightnin’ Guy & The Mighty Gators,   
    azaroaren 26an, 22:30ean, Ateneoan 

 

\"\"

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!