Mendi Astea antolatu du Erdellak Elorrion

Anboto 2011ko aza. 6a, 08:54

Azaroaren 7tik 11ra bost hitzaldi eta bideo emanaldigaz osatutako Mendi Astea antolatu du Erdella Mendizale Taldek

Azaroaren 7tik 11ra bost hitzaldi eta bideo emanaldigaz osatutako Mendi Astea antolatu du Erdella Mendizale Taldek.

 

Azaroaren 7an Ane Hernanik Marimendi Perun izeneko hitzaldia eskainiko du, eta hurrengo egunean Adolfo Madinabeitiak Venezuelako Tepuy Acopan bizitako abenturekin osatutako Mundo Perdido lanari buruz jardungo du. Azaroaren 9an Asiako gailurrak eta bidezidorrak izango dira berbagai, eta hilaren 10ean Iñaki Otxoa de Olza gogoratuko dute, La voz de Iñaki lanagaz. Ekitaldi hauek Iturrin izango dira. Azken ekitaldia Arriolan antolatu dute, hilaren 11n, eta Patricia Viscaretek Nosotras, del Pirineo al Denali lanari buruz jardungo du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!