Futbolean Elorrioko emakumeek denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten laugarren jardunaldian.
1-6 jipoitu zuten azken sailkatua Berangon, eta arnasa apur bat hartu dute 10. pustura igota, bihar Ugeraga azken aurrekoak bisitatuko du-eta Eleizalde.
Iurretako azken hirugarren dago maila berean. Arratia liderrari egindako bisitan, 1-0 galdu zuten. Arratiak orain arteko lehia guztiak irabazi dituela eta golik jaso barik dagoela kontuan hartuta emaitza duina da,, baina puntuak behar dituzte zulotik irteteko.