Gaur, urriaren 10ean hasi eta abenduaren 12an amaituko da, Elorrioko Liburutegian hamazazpigarren urtez antolatu duten Irakurketa Lehiaketa.
Hamazortzi urtetik beherako elorriarrei zuzendurikoa da lehiaketa, eta Elorrioko Liburutegiko katalogotik dagokion adin-esparruko bi liburu aukeratu eta irakurtzea da parte hartzaileek bete beharko duten baldintza nagusia. Irakurketa burututa, liburua hartzerakoan emango dieten fitxa bete beharko dute.
Abenduaren 16an, parte-hartzaile guztiak gonbidatuko dituzten sari banakera jaia burutuko dute. Aurkezturiko fitxen kopurua eta kalitatea kontutan hartuta banatuko dituzte egun horretan sariak.