Pablo Berasaluze Txapelketako kadeteetako lehen finalean Elorriagak eta Arrasatek 22-21 menderatu zituzten Bakaikoa eta Barriola.
Emozio handia egon zen, baina joko gutxi. Arrasateren kolpeak erabaki zuen lehia. Kadete-gazte mailako finalean Zubikaraik eta Ibarrondok 22-11 irabazi zieten Dariori eta Uriberi. Ibarrondoren pilotakada bi ia errebotera heldu ziren.
Profesionaletan Apraiz eta Arretxek 22-13 menderatu zituzten Berasaluze VIII.a eta Albisu; markagailuari buelta eman zioten, 13-3 galtzen hasi baitziren.