Urriaren 13an, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean eskainiko dute Yael Hersonski israeldarraren dokumentala.
Zinema ere baliatu zuen nazismoak propagandarako, eta historia garaikidearen parte hori islatzen duen filma da Hilean Behin dokumentalen zikloan Elorrion ikusgai izango dena: urriaren 13an, 19:30ean, Iturri kultur etxean emango dute.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, Ekialdeko Alemaniako artxibategi batean agertu zen film bat da Hersonski zuzendariak lan honetarako ardatz bezala hartu duena: naziek 1942an Varsovian grabatutakoak dira irudi horiek, eta historialari askok izan dituzte ondorengo urteetan hizpide.
Berrogei urte geroago agertu zen, 1942ko film horren hartualdiak errepikatuta erakusten zituen beste zinta bat; bertan, eszena bakoitza antolatu eta diseinatzen duen kamelari bat agertzen da; irudiek erakutsiko dutena aurrez prestatzen.
Yael Hersonski zuzendari israeldarraren lehenengo dokumental luzea da A film unfinished: Gueto, eta historiaren parte oriu berreskuratuz, nazismoaren propagandarako antolatu zuten iruzur zinematografikoa ematen du argitara.