Oskar Hernández Elorrioko entrenatzaile

Anboto 2011ko ira. 28a, 09:54

Zuzendaritzak aurkitu du Alkortaren ordezkoa: Oskar Hernández leioarra

Zuzendaritzak aurkitu du Alkortaren ordezkoa: Oskar Hernández leioarra

 

Elorrio Futbol Taldeak kirol arloan bakarrik kontzentratu ahalko du hemendik aurrera. Liga entrenatzaile finko barik hasi zuten, baina, dagoeneko, badute berria: Oskar Hernández 38 urteko leioarra, nahiz eta gaur egun Sopelan bizi den.

 

Denboraldia amaitu arteko kontratua egin diote. Bermeoren kontrako lehenengo jardunaldiaren bezperan fitxatu zuten, baina partida hartan Angel Díaz de Cerio jesarri zen aulkian. Joan zen asteko garaipena, ordea, Hernandez aulkian zela eskuratu zuten.

 

Elorriok ohorezko mailan jokatzen du, eta Hernándezek esperientzia handia du maila horretan, Ugeraga eta Balmaseda –gaur egun, hirugarren mailan– entrenatutakoa delako.

 

Elorrio Futbol Taldeko presidente Javier Agirreren esanetan, “pozik gaude fitxaketa berriagaz, bila genbiltzan perfileko entrenatzaialea topatu dugulako”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!