Helduei zuzenduriko antzezlan bi eta umeentzako bat, ikasturtea abiatzeko

Anboto 2011ko ira. 25a, 10:53

Irailean eta urrian, hiru antzerki obraren emanaldiak eskainiko dituzte Arriolan

Irailean eta urrian, hiru antzerki obraren emanaldiak eskainiko dituzte Arriolan

 

Datorren barikukoa da 2011-2012 ikasturterako Elorrioko Arriola antzokian egingo diguten lehenengo eskaintza; Txalo antzerki talde euskaldunaren Baginaren bakarrizketak obrak zabalduko du programazioa. Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreak dira obraren protagonista.

 

Elorrioko antzokiko egitarauak jasotzen duen hurrengo emanaldia, Elorrion aurretik ere hainbat lan eskaini dituen Producciones Yllana Madrileko taldearen azkeneko sorkuntza da: Sensormen izenekoa; urriaren 1ean 22:00etan izango da ikusgai. Bulbul taldeagaz elkarlanean,eta komedia, musika, perkusioa eta proposamen eszeniko bereziak uztartzeko Yllanak aurreko ekoizpenetan erakutsitako abildadeagaz osatutako lana da Sensormen.

 

Arriolako ikusle txikienei zuzenduriko ikasturteko lehenengoa, Pako Aristiren testuan oinarrituta, Kukubiltxok osatu duen Leihotik mundura izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!