Ezkontza behartuei buruzko dokumentala, Hilean Behin-go lehenengoa aurten

Anboto 2011ko ira. 12a, 08:15

Iaz, Indian eta Inglaterran ekoitzirikoa da irailaren 15ean Elorrioko Iturri kultur etxean, Hilean Behin dokumentalen emanaldian, ikusgai izango duguna

Iaz, Indian eta Inglaterran ekoitzirikoa da irailaren 15ean Elorrioko Iturri kultur etxean, Hilean Behin dokumentalen emanaldian, ikusgai izango duguna.

 

Europan ezagunenetarikoa den Kim Longinotto dokumental zuzendariarena da filma. Gai polemiko eta zailak sentsibilitate handiz jorratzen dituen egilea da Longinotto. Lehenago ere Hilean Behin zikloaren barruan ezagutu izan ditugu bere beste lan batzuk.

 

Kasu honetan, ikasturte berriko lehenengo filma izateko Sari arrosen iraultza hautatu dute: ezkontza behartuei buruzkoa da dokumentala, eta Sampat Pal izeneko emakumearen istorioa da kontatzen duena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!