Elorrioko golf jokalariak iazko garaipena berritu du Montañes zirkuituko torneoan.
Iaz egin zuen moduan, aurten ere Joaquin Barandiaran elorriarrak Kantabriako Montañes zirkuituko torneoa irabazi du oraintsu. Aurten 121 lagunek parte hartu dute txapelketan, iazko aldian baino 30 golflari gehiagok. Nojako alkatearen eskutik jaso zuen garaikurra.
Barandiaran orain bost urte hasi zen golfean jokatzen, bere emazte Begoña Kerejetak bultzatuta. Harrezkero, torneorik torneo ibiltzen da ahal duen bakoitzean, eta txapelketa bat baino gehiago irabazi du. Diman kokatuta dagoen Dimagolf zelaira ere sarritan joaten dira jokatzera.