Portugalete nagusitu da taldekako xake azkarrean

Anboto 2011ko uzt. 14a, 09:08

Itxaroten zen baino talde gehiagok parte hartu zuten; guztira, 15 talde lehiatu ziren

Itxaroten zen baino talde gehiagok parte hartu zuten; guztira, 15 talde lehiatu ziren.

 

Elorrioko Zaldi Baltza taldeak antolatuta, X. Sanbalentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkarreko txapelketa jokatu zen joan den zapatuan. Azken txanpara berdinduta iritsi ondoren, Portugaleteko taldeak irabazi zuen txapelketa;

 

Abadiñoko taldeari puntu erdiko abantaila atera zion. Durangaldeko talde gehiagok ere parte hartu zuten lehian: Zaldi Baltzak bosgarren postua lortu zuen; Durangoko Gazteak, Elorrio B eta Larrasoloeta 10., 12. eta13. izan ziren, hurrenez hurren . 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!