Ciclos Iturriaga taldeko Ziortza Isasik bigarrenez irabazi du Euskaldun txapelketa; kadeteen mailan lehiatu da txirrindulari elorriarra.
Isasik abantailagaz irabazi du txapelketa, gainera. Txapelketako azken lasterketan, Logroñon, laugarren iritsi zen helmugara; hala ere, lehenagotik lortuak zituen txapeldun izateko beharrezko puntuak.
Bestalde, asteburu honetan, uztailak 15-17, kadete mailako Espainiako Txapelketak jokatuko dira; Isasik euskal selekzioagaz parte hartuko du, taldekako erlojuaren aurkako eta errepideko probetan. Domekan, uztailak 17, Ciclos Iturriagako Olatz Agorria eta Aiala Amestik "La Ladies Charentaise" proban parte hartuko dute Bizkaiko selekzioagaz.