Uztailaren 14an, Iturrin barik plazan, 22:30ean izango da hil honetako dokumentalaren emanaldia Elorrion.
Udako ordutegi eta kokapenagaz antolatu dute uztaileko Hilean Behin dokumental zikloaren barruko emanaldia: uztailaren 14an, 22:30ean, herriko plazan burutuko dute emanaldia.
Alemanian iaz ekoitziriko filma da datorren eguenean Elorrion ikusgai izango dena: 80 eta 100 urte bitarteko kirolariei eta euren ibilerei buruzko Olímpicamente grandes izeneko dokumentala eskainiko dute.
Finlandiako atletismo joko olinpikoetan parte hartzea helburu duten adineko bost kirolari dira lanaren protagonistak: galera, krisia edo gaixotasun larriak igarota, salto, korrika eta jaurtiketak egitera bideratzen dutenak euren bizitza.
Gizartearen zahartzearen eraginez gero eta ohikoagoa den adineko kirolarien errealitatea erakusten duen dokumentala da hamabost urtez dokumentalak ekoizten jardun duen Jan Tenhaven zuzendariarena.