Taldekako X. Xake-azkar Txapelketa jokatuko da gaur

Anboto 2011ko uzt. 9a, 08:18

Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak antolatu du. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da

Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak antolatu du. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

 

Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak antolatuta, X. Xake-azkarreko Txapelketa jokatuko da zapatuan, 16:00etan hasita; lau jokalarik osaturiko taldeek elkarren kontra jokatu beharko dute bost minutuko partidetan.

 

Hamar urte hauetan txapelketa egonkortu den arren, azken urteetako parte-hartze apalena izango du aurtengo txapelketak; “Urtero etortzen diren talde batzuek arazoak izan dituzte taldea osatu eta etortzeko” azaldu du Aitor Arabiotorre Zaldi Baltzako kideak. Aurten 11-12 talde arituko dira nor baino nor gehiago. Elorriokoaz gainera, Abadiño eta S. Ajedrecistica (Logroño) dira faboritoak.

 


Bestalde, Arabiotorre “pozik” agertu da taldeak eginiko denboraldiagaz; A taldeak Bizkaiko Liga Gorenera igotzea lortu du, eta B taldea, ostera, Lehen Mailan arituko da datorren denboraldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!