Gaur zortzi bitartean, antzezlan bi eta hiru musika emanaldi Elorrion

Anboto 2011ko uzt. 1a, 09:47

Gaurtik barikura arte, haizetarako bost kultur emanaldi dakartza Elorrioko Musikaire programazioak. Aldameneko argazkiko Joseba Tapiak eta bere taldeak joan zen urte amaieran aurkeztu zuten Eta tira eta tunba diskoko kanta berriak joko dituzte uztailaren 8an Argiñetan.

Azaroan beragaz izandako elkarrizketan musikariak nabarmentzen zuenez, oso “kantagarriak” dira kanta berri horiek. Argiñetan trikitixa, tuba, tronboia, tronpeta, saxofoia eta perkusioa izango dira entzungai.

Gaur gaueko Soul Tellers taldearena, Ara Malikian eta Fernando Egozkueren boskotearen biharkoa eta Joseba Tapiarena dira gaur zortzira arteko Musikaire jaialdiko aukerako kontzertuak.

Datozen egunetan, Elorrioko plazan izango dira Musikaire programazioaren barneko beste bi hitzordu ere; Markeliñe taldearen Anomalía magnética obra, uztailaren 3an, eta zirkua eta kale antzerkia uztartzen dituen Niño Costriniren Humanus Comicus ikuskizuna, uztailaren 4an.

Datorren barikutik, uztailaren 8tik, aurrera ere eskaintza oparoa ekarriko du Musikairek; beste zazpi musika eta antzerki emanaldi  izango dira gozagai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!