'Screaming men': dokumentala abesbatza berezi bati buruz

Anboto 2011ko eka. 6a, 09:12

\'Hilean Behin\' zikloaren barruan, ekaineko proposamen legez eskainiko dute Elorrioko Iturri kultur etxean Screaming Men izenburua duen dokumentala. Ekainaren 9an, 19:30ean, izango da emanaldia

Hilean Behin zikloaren barruan, ekaineko proposamen legez eskainiko dute Elorrioko Iturri kultur etxean Screaming Men izenburua duen dokumentala. Ekainaren 9an, 19:30ean, izango da emanaldia.

Finlandian sorturiko eta gizonezkoek osatutako abesbatza berezi bat da dokumentalaren haria osatzen duena; fimaren laburpenean jasotzen denez, “errepertorioa oihuka interpretatzen duen korua”.

Abesbatzak emanaldia munduko edozein lekutan egiten duela ere, aurkezpenean esaten dutenez, entzulegoaren erantzuna beti omen da berdina: harridura.

Lau urtez finlandieraz Mieskuoro Huutajat izena daukan abesbatzaren kide izan zen Mika Ronkainen-ek zuzendurikoa da 2002an aurkeztu zuten dokumentala. Nazioarteko hainbat jaialditan jaso izan ditu lanak sariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!