Ballesterosen omenezko desafioak jokatu dituzte

Anboto 2011ko mai. 14a, 09:15

Apirilean, Severiano Ballesteros zenaren omenezko golf desafioak jokatu zituzten Estatu osoan zehar; Euskal Herrian ere bai

Apirilean, Severiano Ballesteros zenaren omenezko golf desafioak jokatu zituzten Estatu osoan zehar; Euskal Herrian ere bai. Begoña Querejeta eta Joaquin Barandiaran elorriarrek Nojako (Kantabria) txapelketan parte hartu zuten; 41 parte hartzaile izan zituen txapelketa horrek. Garrantzitsuena parte hartzea izan bazen ere, bi elorriarrek emaitza onak lortu zituzten. Barandiaran lehenengo mailako txapeldunordea izan zen; Querejeta, ostera, txapelketako emakumezko onena izan zen: \"Dama onenari\" saria jaso zuen Querejetak. Maiatzaren 7an hil zen Ballesteros, gaixotasun baten ondorioz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!