'Musikazuzenean.com' aurkezteko jaialdi akustikoa Arriolan

Anboto 2011ko mai. 13a, 08:35

Orain urtebete Donostian aurkeztu zuten www.musikazuzenean.com proiektuaren Bizkaiko aurkezpena da maiatzaren 15eko Elorrioko Arriolako jaialdiagaz burutuko dutena. Hamaika proposamen musikal izango dira domekako jaialdi akustikoan, musikari buruzko webgunea ezagutzera emateko

Orain urtebete Donostian aurkeztu zuten www.musikazuzenean.comproiektuaren Bizkaiko aurkezpena da maiatzaren 15eko Elorrioko Arriolako jaialdiagaz burutuko dutena. Hamaika proposamen musikal izango dira domekako jaialdi akustikoan, musikari buruzko webgunea ezagutzera emateko.[imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9377/2.jpg[/imgd] Euskal Herriko eszenatoki handi zein txikiagoetan astebururo entzungai izaten diren musika emanaldien \"ispilu eta bozgorailu izateko helburuarekin\" sortu dute www.musikazuzenean.com. Webgunearen sortzaileek azaldu digutenez, 2010eko urrian abiatutako eta Donostiako DOKA aretoan aurkezturiko proiektua Bizkaian ezagutzera emateko antolatu dute maiatzaren 15eko Elorrioko Arriolako jaialdi berezia. \"Kultur eskaintza zabala daukan herria delako\" aukeratu omen dute antolatzaileek Elorrio Bizkaiko aukezpena egiteko. [imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9377/5.jpg[/imgd] Domekakoa, baina, ez da ohiko kontzertua izango; astebururo Euskal Herriko taberna eta areto txikietan formatu txikiko zuzenekoak eskaintzen dituzten bakarlari eta taldeen topaketa legez antolatu dute. Jaialdi akustikoa da burutuko dutena, antolatzaileen berbetan, \"webgunearen inguruan izan ditugun musikari lagunekin osaturiko\" eskaintzagaz. Hamaika musika proposamen dira Arriolara dakartzatenak. [imgi]http://www.anboto.org/images/9300/9377/3.jpg[/imgi] Gitarra elektrikoa, ahotsa eta danbor bat lagun hartuta jardungo duen Joseba Irazoki; azken urteotan eszenatokietatik aparte egon den Morau; 2010ean kaleratutako diskoko kanta elektrikoak \"biluzik eskaintzera\" datorren Jon & Sugramas; txeloa tresna nagusi duen Mursego; hainbat kolaboratzailegaz eta gitarrak lagunduta jardungo duen Anari; hainbat musikariren laguntzagaz jardungo duen Sorkun; 1997tik bakarka diharduen Petti; ingelesezko kanta \"biluziak\" dakartzan Mery May; areto txikietan eta tabernetan jotzera ohituta dagoen MobyDick; Irlandan bira burutu ondoren datorren Azkaiter Pelox; eta Etsaiak eta Uek taldeetan jardun ondoren 2000tik gehaigo bakarka diharduen Keu Agirretxea dira maiatzaren 15eko Elorrioko jaialdian parte hartzera datozenak. [imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9377/1.jpg[/imgd] \"Eszena esanguratsu eta biziki interesgarriaren\" erakusle diren hamaika musikarigaz osatu dute jaialdia, azpimarratu dutenez. Emanaldi berezia eta errepikaezina izango dela aurreratu dute antolatzaileek: musikari bakoitzak 10 minutuko tartea izango du bere musika egitasmoa taularatzeko. Kartelak jasotzen dituen musikariez gainera, gonbidatuak ere izango dira oholtzan: gau berezi horretarako lankidetza bereziak.[imgi]http://www.anboto.org/images/9300/9377/4.jpg[/imgi] Sarrerak Elorrioko Parra tabernan eta Durangoko Kale Kantoi tabernan eskuratu daitezke. Anboto astekariaren Anboto webgunean, gainera, bost sarrera zozkatuko ditugu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!