DRTk hiru partidetako bakarra irabazi zuen; zapatuan, Donostian jokatuko dute. Elorriok, berriz, bi partidu irabazi eta bi berdindu zituen
DRTk hiru partidetako bakarra irabazi zuen; zapatuan, Donostian jokatuko dute. Elorriok, berriz, bi partidu irabazi eta bi berdindu zituen.
Maiatzean zehar, Euskadiko R7 txapelketak jokatuko dira. Joan den astean lehenengo jardunaldia jokatu ostean, DRT senior mailako A taldean bosgarren postuan dago sailkaturik.
Maila horretako bigarren jardunaldia Donostian jokatuko dute, bihar, arratsaldeko 15:30etik aurrera. Talde durangarreko entrenatzaile den Aratz Gallastegiren berbetan, \"txipa aldatzeko\" balio dute mota honetako txapelketek.
Urtean zehar egiten diren ligetan ez legez, txapelketa hauetan zazpi jokalariko taldeek jokatzen dituzte partiduak. Gallastegiren arabera, ikasteko balio dute horrelako ekimenek: \"Jokalarientzat zein guretzat aberasgarriak dira; baita 15 jokalariko errugbirako ere\".
Donostiako Atletico taldearen aurka irabazi zuten aurreko jardunaldiko partidu bakarra durangarrek, 17-19 emaitzagaz. Bera Bera eta Hernani taldeen kontra galdu egin zuten. Bihar, Ordizia, Getxo eta Gernikaren aurka lehiatuko dira Gallastegiren mutilak. Bestalde, Elorriokok joan den astean jokaturiko lau partiduetako bi irabazi egin zituen. Senior mailako B taldean dago Elorrioko taldea. 30 urte bete ditu aurten Elorriok.