Audience taldeak ipini dio dokumentalari musika, eta zuzenean joko du gaur Elorrion.
Audience taldeak ipini dio dokumentalari musika, eta zuzenean joko du gaur Elorrion.
Estatu Batuetako Nevadako Elko herrira joandako hainbat emigrante euskaldunen historia kontatzen duen dokumentala da gaur, 22:30ean, Elorrioko Arriolan aukeran izango duguna. \"Herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari, nostalgiari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz\" diharduen lana da Amerikanuak.
Arriolan gaur, Nacho Reig-ek zuzendu eta Gorka Bilbaok editaturiko ikus-entzunezkoa emango dute, baina horretaz gainera, Audience talde gernikarrak dokumentalerako sorturiko kantak ere zuzenean izango dira entzungai.
Audience talde bizkaitarrak, 19 kanta sortu ditu Amerikanuak dokumentalaren soinu-banda osatzeko; blues, rock eta folk ukituak dituztenak dira konposizioak, Gernikako musikariek dokumentaleko irudietan eta berbetan oinarri hartuta sortutakoak guztiak.
Gitarrak, biolinak, pianoak, steel gitarra eta programazioak uztartzen dituzte Audience-ekoek, 2010ean Bidehuts plataformagaz argitaratu zuten lanaren zuzenekoan eskaintzeko.