Gaur, 17:00etan eta 18:00etan, Elorrioko Arriolan eskainiko dute emanaldia. Aritza Rodriguez zaldibartarra eta Iñaki Aginaga dira antzezlaneko aktoreak, eta Pako Revueltas zuzendaria.
Duela urtebete, 2010ean, abiatutako proiektua da Kolore Bitxia taldearena.
Ume txikiei zuzenduriko antzerki lanak martxan ipintzeko helburuz abiatu zuten proiektua da, eta \'Mondo Flurss\' dute urte honetako lanaren emaitzetako bat. Otsailaren 27an, 17:00etan eta 18:00etan, Elorrioko Arriolan eskainiko dute emanaldia. Aritza Rodriguez zaldibartarra eta Iñaki Aginaga dira antzezlaneko aktoreak, eta Pako Revueltas zuzendaria.
Ahotan darabilgun Mondo Flurss antzezlan bisuala da nagusiki, testu gutxikoa, hiru eta bost urte arteko haurrei zuzendua, egileen berbetan. Plastikozko poltsek elkar ukitzean egiten duten zaratari erreferentzia eginez deitu diote antzezlanari Flurss, eta gure gizartearen isla diren poltsa horietatik eratzen du Kolore Bitxiak imajinaziozko Mondo hori.
Zaborretarako koloretako plastiko poltsekin sortzen dute Kolore Bitxia Teatroa-koek itsasoa, eta imajina genezake beste edozein errealite ere: animaliak eta askotariko objektuak, esaterako.
\"Gaur egungo kontsumo ereduagaz jarraitzen badugu gertatu dakigukeenari buruzko hausnarketa txikia eta apala\" ere bada, egileen berbetan, Mondo Flurss.
Umeekin sormena eta inguruneagazko begirunea eskolan lantzeko unitate didaktikoa ere diseinatu du antzezlanagaz batera Kolore Bitxiak taldeak: www.kolorebitxia.com helbidean ipini dute erabilgai.