Auzo elkarteen koordinadorak eta CCOO sindikatuak azaldu dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartzen denean berriro ipiniko dutela errekurtsoa.
Auzo elkarteen koordinadorak eta CCOO sindikatuak azaldu dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartzen denean berriro ipiniko dutela errekurtsoa.
Elorrioko Udaleko HAPOren aholku kontseiluko bide kidek salaketa ipini zuten epaitegian, kontseiluan bertan eta udalean izandako \"funtzionamendu antidemokratikoagatik\". Batez ere, 2010eko abuztuko kontseilua aipatu dute, \"behin-behineko neurriak\" eskatzea arrazoitzeko.
Auzitegiak adierazi du, salaketa hori ezin dela ipini plan orokorra guztiz onartu artean; beraz, forma irizpideengatik ez du aurrera egin salaketak. Dena dela, oharrean aurreratu dute, \"onartzean, inolako zalantzarik barik\" berrio ere salaketa ipiniko dutela.