Saharako egoera 'El problema' dokumentalean

Anboto 2011ko ots. 9a, 09:19

Jordi Ferrer eta Pablo Vidalek ekoitziriko lana da, otsailaren 16an, Elorrioko Iturri kultur etxean eman eta ondoren berbaldian landuko duten \'El problema\' dokumentala.

Jordi Ferrer eta Pablo Vidalek ekoitziriko lana da, otsailaren 16an, Elorrioko Iturri kultur etxean eman eta ondoren berbaldian landuko duten \'El problema\' dokumentala. Eguaztenean, 18:30ean eskainiko dute filma, izan ere, egun horretan beteko baitira 35 urte Saharako Errepublika Arabe Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. \"Zer gertatuko litzateke kamera txiki bat daraman norbaitek lurralde hartara sartzeko saiakera egingo balu?\", da egileek mahaigaineratzen duten egoera. Marokoko gobernuak \'el problema\' deitzen duen eta \"munduak ezagutu dezan gura ez duenari\" buruzko irudiak eta berbak biltzen ditu dokumentalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!