Elorrioko Udalak bi jardunaldi ireki prestatu ditu gaurko eta datorren asteko eguaztenerako, Argiñetan egin beharko litzakeenaz hausnartzeko.
Elorrioko Udalak bi jardunaldi ireki prestatu ditu gaurko eta datorren asteko eguaztenerako, Argiñetan egin beharko litzakeenaz hausnartzeko.
Arratsaldeko 19:30ean izango dira saioak Iturri Kultur Etxean. Gura duen orok bere ekarpenak egin ahal izango ditu: \"zer egin behar da Argiñetan, leku horrek duen balioa behar bezala erakusteko?\", horixe da antolatzaileek herritarrei galdetu gura dietena.
Udalak herritar guztiak animatu ditu bertaratzera, Argiñetan martxan ipiniko dena \"guztiok adostuta izatea oso garrantzitsua delako\".