Argiñetako lehenengo zundaketen emaitzak, martitzenean

Anboto 2010ko abe. 7a, 11:23

Hilaren 14an egingo dute proiektuaren aurkezpena. Aurkikuntzek berebiziko garrantzia dutela aurreratu dute udaletik.

Hilaren 14an egingo dute proiektuaren aurkezpena. Aurkikuntzek berebiziko garrantzia dutela aurreratu dute udaletik. Ekitaldi horretan Niko Moreno alkatea, Ander de la Fuente egitasmoaren arkitektoa, eta arkeologo talde bat izango dira. \"Elorrioko ondarearen inguruko egitasmoak garrantzitsuak dira ez soilik kultur ondarea gure arbasoen oroimenera jotzea delako, baizik eta Elorrio, Durangaldea eta Bizkaia osorako errekurtsoak ematen dituelako\", azpimarratu dute prentsa oharrean. Euskal Herriko Unibertsitateko GPAC taldeko kideek proiektu horren helburu eta ildoak azalduko dituzte. Lehen zundaketak egin dituzte, eta \"aurkikuntzek berebiziko garrantzia dute bertan bizi zen goi-ertaroko jendearen aztarnak azaldu direlako\", diote. Honek \"sekulako ondorioak\" ekarriko omen ditu, ondare ikuspuntutik aurkikuntza garrantzitsua delako eta baita historiaren ikuspuntutik oso esanguratsuak diren ondorioak ekarriko dituelako.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!