Leo Bassiren 'Utopia' Arriolan

Anboto 2010ko abe. 24a, 10:00

Iaz aurkeztu zuen Utopia lana eskaintzera etorriko da urtarrilaren 7an Leo Bassi sortzaile italiarra Elorrioko Arriola antzokira. Ideologia eskuindarraren aurrean, \"ezkerraren printzipioak defendatu\" gura dituela dio Bassik, barrea eraginez baina gizarteari kritika latza eginez.

Iaz aurkeztu zuen Utopia lana eskaintzera etorriko da urtarrilaren 7an Leo Bassi sortzaile italiarra Elorrioko Arriola antzokira. Ideologia eskuindarraren aurrean, \"ezkerraren printzipioak defendatu\" gura dituela dio Bassik, barrea eraginez baina gizarteari kritika latza eginez. Historian zehar aldaketak ekarri dituzten utopien alde jardutera bultzatu gura ditu sortzaile italiarrak ikusleak: \"benetako balore progresisten aldeko apologia da\" Bassiren berbetan, \"anbizio handieneko\" bere lana ere baden Utopia. Tradizioan bufoiek izandako \"iritzia emateko eskubidea\" berreskuratu gura duela aldarrikatuko du Elorrioko urteko lehenengo emanaldian ere. Mundu hobe baterako ideia berri eta probokatzaileak eskainiko ditu Arriolako ikuskizunean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!