Joan zen barikuan Iturri kultur etxean egin zuten, Elorrioko udal liburutegian antolatu duten XVI. Irakurketa Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia.
Joan zen barikuan Iturri kultur etxean egin zuten, Elorrioko udal liburutegian antolatu duten XVI. Irakurketa Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia.
Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen lehiaketan parte hartu duten 90 ume eta gaztetxok, egindako lana eskertzeko sariak jaso zituzten. Margoak, koadernoak, liburuak, erosketa txartelak, zinemarako sarrerak, eta Gerediaga Elkartearen eskutik, Patxi Zubizarretaren Merioaren ibilbidea liburua jaso zuten helduenek saritzat.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8628/1.jpg[/img]
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, liburutegiko langileentzat ume eta gaztetxoen irakurketa ohitura eta zaletasunak ezagutzeko aukera aukera oso ona da irakurketa lehiaketa. Irakurle gehien izan dituen liburuetako bat Toti Martínez de Lezearen Nur-en bilduma izan da, eta euskaraz idatziriko liburuak izan dira, liburutegiko arduradunek azpimarratu dutenez, irakurritakoen %90.